Klavaro - Mekanografia ikasteko tutorea

Deskargatu orain azken bertsioa

Iturri kodea: klavaro-3.02.tar.bz2 (1200 kB)

Pakete binarioak lortzeko, zure sistema operatiboaren biltegietara jo dezakezu. Hona hemen batzuk:

Windows: Klavaro-2.00c-win.exe (8400 kB)

Aurreko bertsioak: http://sourceforge.net/projects/klavaro/files



Klavaro-ri buruz

Klavaro mekanografia ikasteko beste tutore bat da, besterik gabe. Tutore berri hau egiteko beharra sentitu genuen beste tutoreek giltzadi jakin batean bakarrik laguntzen zutelako edo oso giltzadi gutxirekin laguntzen zutelako. Klavaro saiatzen da edozein giltzadi eta edozein hizkuntzarekin laguntzen, memoria eta denbora (baita dirua ere) aurrezteko helburuarekin.

Berriro gora


Azken bertsioaren ezaugarriak

Ezaugarri garrantzitsuenak:

  1. Lokalizazioa: ar bg bn ca cs da de el en_GB eo es eu fi fr gl hu hr it kk ky nb nl pa pl pt_BR ru sl sr sv te uk ur vi wo zh_CN . If you want to translate to another language, please read the instructions for translation.

  2. Prest hainbat giltzadi erabiltzeko:

    • "qwerty" (AR; BG; BG_2; BR; BR_abnt2; CZ; EL; EO; ES; EU; HE; IN; IT; JP; KK; NB; PT; SE; TR; UK; UR_crulp; UR_nla; US)
    •  Dvorak (BG; BR; DE_neo2; EO; FR; FR_bépo; TR; UK; US; US_BR; US_ES; US_SE)
    • "qwertz" (CZ; DE; HR; HU; SL)
    • "azerty" (FR; FR_ibook; BE)
    • "jtsuken" (RU; RU_typewriter; UA)
    •  Colemak (US)
    • AlphaGrip5 (US)
  3. Giltzadiaren itxuraren editorea: honek aukera ematen dizu nahi duzun giltzadi itxura editatzeko eta itxura hori testu fitxategi sinple batean gordetzeko. Zure giltzadia ez bada hortxe behean ikusten, zuk zeuk sor dezakezu. Horren beharra izan baduzu, mesedez jakinarazi iezaguzu.

  4. Oinarrizko ikastaroa: oinarri-oinarrizko ikastaroa eskaintzen da giltzen kokapena buruz ikasteko. Edozein giltzadi itxurarekin erabilgarri egiten saiatu gara, ausaz karaktere multzoak sortuko dira ikasleak kopia ditzan.

  5. Moldagarritasun ariketak: ariketa hauek giltza guztiak erabiltzeko sortu dira, giltzadi osoa erabiltzeko aukera izan dezazun. Moldagarritasun izena jarri diogu zure mekanografiatzeko ahalmena testu batzuetan ager daitezkeen hitz arraroenetaraino ere hedatzeko sortu dugulako.

  6. Lastertasun ariketak: lastertasuna lortzen da batez ere ondo ezagutzen dugunean testu ingurua eta ondo ezagutzen ditugun hizkuntzetan. Ariketa hauek, beraz, azkarrago idazteko helburu nagusia izango dute. Zure hizkuntza oraindik ere aplikazioan zuzenean erabiltzerik ez badago, zuk edozein hizkuntzatako testuak hauta ditzakezu.

  7. Jariakortasun ariketak: ariketa hauekin paragrafo osoak idazten praktikatzen da, zentzua duten esaldiekin. Akatsak ez dira onartzen: atzerako giltzarekin zuzendu beharko dira aurrera egin aurretik. Arreta berezia jarri beharko idazteko erritmoa zaintzeko. Erritmoa ahalik eta egonkorren izan beharko. Lastertasun ariketetan bezala, hemen ere edozein hizkuntzatako testuak kargatu eta erabil daitezke.

  8. Aurrerapenak erakusteko grafikoak: ariketa bakoitza burututakoan, zure saioaren datu batzuk gorde egingo dira eta, nahi baduzu, datu horiek modu grafikoan ikus daitezke. Horrela, oso modu errazean ikus ditzakezu zure aurrerapenak.

  9. Beste testu batzuk inportatzeko aukera: aukera eta erraztasuna ematen da kanpoko testuak inportatzeko eta testu horiek hobekuntza ariketetan erabiltzeko (lastertasuna/jariakortasuna hobetzeko ariketetan). Zuk elkarrizketa arrunt baten bidez karga dezakezu nahi duzun sistemako edozein fitxategi; itsatsi ahal duzu dagoeneko kopiatuta dagoen testua arbelera; eta are gehiago, hautatu, arrastatu eta askatu ahal duzu testu bat sarrerako kutxatilara, zure mekanografia tutorearen azpiko aldean. Azken aukera on hau badabil, esate baterako, zure nabigatzailean hautatutako edozein testurekin. Zure gustuko edozein orrialdetik lasai inportatuko dituzu testuak.

  10. Semi-online testu-ingurua: hobetzeko azken atalean, (jariakortasun atalean), badago puntuazio grafikorik. Nahi duten erabiltzaileak bere mekanografia-jariakortasunaren arabera sailkatzeko zerrenda batean agertuko dira. Sailkapen zerrenda, rankinga, inguru hurbileko datuekin egiten da soilik, ordenagailua edo barneko sarea partekatzen duten erabiltzaileen datuekin besterik ez. Datu horiek prozesatu egingo dira eta mundu osoko datuekin ranking globalak egiteko asmoa badago. Horrela programa hau on-line joko baten antza izango du.

  11. Interfaze grafiko argia: mekanografia ikasi bitartean, arreta ariketan mantendu behar. Beraz, ez da komeni hainbat gailu distiratsu izatea lastertasuna neurtzen, akatsen berri ematen, denbora neurtzen eta abar. Gure ustez, ez da komenigarria giltzadi koloretsu bat izatea ikaslearen aurre-aurrean. Ikasleak buruz ikasi beharko luke giltzadia ukimen hutsez. Horregatik, Klavaro-ren interfazea argia eta soila jaio zen baina horrela betiko mantentzeko asmoa daukagu.

Berriro gora

Hasi

Klavaro aplikazioari buruz

Ezaugarriak

Laguntzaileak

Pantaila-argazkiak

'svn.sourceforge' biltegia



Aholkua:

Erabili Dvorak giltzadia!

Edo Colemak!



Lehiakideak:

Tutore guztiak



Jostaketa:

Klavaro Top10

Giltza Heroia

TypeRacer lasterketaria

Logo Klavaro

العربية
Català
Čeština
Deutsch
English
Ελληνικά
Euskaraz
Français
Galego
Hrvatski
Magyar
Lietuvių
Panjabi
Polski
Português
Русский

Esperanto


SourceForge.net Logo

Eguneratua: 2017-06-25

Balio-epea:

XHTML 1.0 Strict

Lehen bertsioa: 2005-04-03